Geoffroy de Donjon
| Geoffroy de Donjon | |||||
|---|---|---|---|---|---|
1193 - 1202 ← Garnier Nabluskoa - Pierre de Mirmande →
| |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotza | Frantzia, XII. mendea | ||||
| Herrialdea | |||||
| Heriotza | Akre, 1202 (egutegi gregorianoa) ( urte) | ||||
| Hezkuntza | |||||
| Hizkuntzak | frantsesa | ||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | warrior monk (en) | ||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||
| Erlijioa | katolizismoa | ||||
| Erlijio-ordena | Ospitaleko Zaldunak | ||||
Geoffroy de Donjon (Frantzia, XII. mendeko - Akre, 1202) Ospitaleko Zaldunen 11. Maisu Handia izan zen 1193tik hil zen arte.
Bere izena 1185eko apirileko dokumentu batean agertzen da, non Lur Santuko Ordenako kide bezala izendatzen den, gurutzatuekin iritsi zen lekuan. Beste dokumentu batean, 1193ko urtarrilean aukeratutako Maisu Handi gisa agertzen da.
1202ko udan, aita santuaren mandatari zen Soffredo Soetanirekin batera joan zen, Antiokiako Printzerriko ondorengotza-gerrako liskarrak konpontzeko.
Bere agintaldia nahiko bare igaro zen Lur Santuan. Zenbait akordio sinatu zituen Tenpluaren Ordenarekin eta 1198an bi Maisuak Ordena Teutonikoaren jaiotzara joan ziren.
Ordenaren jabetzak handitu zituen, etxe eta gazteluak gehituz.
Bere heriotzaren ondoren, Pierre de Mirmande Ordenaren ardura hartu zuen, Fernando Alfontso Portugalgoa Maisu Handi izendatu zuten arte.