Edukira joan

Santa Maria Nagusia

Santa Maria Nagusia
 UNESCOren gizateriaren ondarea
historic centre of Rome
Properties of the Holy See
Erromako zazpi elizen erromesaldia
Kokapena
Herrialdea Italia
Italiako eskualdeak Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
Muga-hiriErroma
Koordenatuak41°53′51″N 12°29′55″E / 41.8975°N 12.4986°E / 41.8975; 12.4986
Mapa
Historia eta erabilera
IrekieraV. mendea
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaErromako elizbarrutia
IzenaMaria
Arkitektura
ArkitektoaFerdinando Fuga
Estiloapizkundetar arkitektura
Dimentsioak75 (altuera) × 80 (zabalera) × 92 (luzera) m
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia91-003
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Santa Maria Nagusia basilika (italieraz: Santa Maria Maggiore, latinez: Sanctae Mariae Maioris) Erromako lau basilika nagusietako bat da, San Joan Laterangoa, San Petri Vatikanokoa eta San Paulo Harresiz Kanpokoarekin batera. Hiriburuaren erdialdeko Monti rionean kokaturik dago.

1929ko Laterango Itunaren arabera, basilika italiar lurraldean dago baina jabetza Egoitza Santuaren da[1], eta lurraldez kanpoko estatusa du enbaxaden antzera[2]. Bertan eman zuen bere aurreneko meza Ignazio Loiolakoak, 1538ko abenduaren 25ean.

IV. mendean Liberiar basilika izeneko eraikin bat izan zen bertan. Kondairak dioenez Liberio Aita Santuak ametsetan udako elurtea ikusi zuen eta ondoren prozesioa antolatu eta elurra egin zuen tokian bertan eraiki zuen eliza. Horregatik gaur egungo eraikinari Elurretako Andre mariaren basilika ezizena ere ematen zaio. Sicinini familiaren lurrak ziren eta erosi egin zituen. V. mendean Sixto III.ak eliza eraitsi eta berria altxatu zuen[3], Andre Mariaren omenezkoa. Kristautasunean Andre Mariaren omenez eraikitako aurrenekotako eliza bat da[4], 431 urteko Efesoko kontzilioa izan eta berehala eraikia, bertan erabaki baitzen Andre Maria zela Jesukristoren ama.

Gaur egungo basilikak V. mendeko eraikinaren nukleoa mantentzen du baina hainbat Aita Santuk handitu eta moldatu zuten basilika; Eugenio III.a (1145–1153), Nikolas IV.a (1288–92), Klemente X.a (1670–76), eta Benedikto XIV.a (1740–58). 1740. hamarkadan Ferdinando Fuga arkitekto italiarrak aurrealdea egin eta barnealdean ere aldaketa nabarmenak egin zituen.

1990 urtean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Erromako hirigune historikoaren barnean.

Hainbeste moldaketa izan dituenez estilo ugari nabari dira basilikan, hasi paleokristauetik eta barrokoraino.

Hiru habearteko oinplanoa dauka eta habearteak bereizten dituzten zutabeak jonikoak dira. Antzinako Erromako edo Liberiar basilikakoak izan zitezkeen oinarria dute. Barnealdean mosaiko ederrak ditu, amabirjinaren bizitza adierazten dutenak (V mendekoak) eta Jesukristoren haurtzarokoak ere bai. Absideko mosaikoa Mariaren koroazioa da eta XIV. mendean egin zuen Jacopo Torriti monje frantziskotarrak. Sabaiko kasetoidura XVI. mendekoa da eta Giuliano da Sangallo arkitektoak dioseinatu zuen.

Hainbat kapera aipagarri ere baditu, XVI, mendeko Kapera Sixtina (Sixto V.aren omenezkoa) eta XVII. mendeko Kapera Paulina (Paulo V.aren omenezkoa)

Kanpandorrea Erromako Erdi Aroko dorrerik garaiena da, 75 metrotako altuera du.

Elizaren aurrean zutabe marianoa dago, 1614an Carlo Maderno arkitektoak diseinatua eta mundu zabaleko hainbat zutaberen eredu izan dena.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita Santuaren basilika estatusa duenez Aita Santuak sarritan erabiltzen du. Aldare nagusia berak bakarrik erabil dezake eta urtero Andre Mariaren egunean (abuztuaren 15ean) meza ematen du bertan.

2025ean, Frantzisko aita santua hil ondoren, ezkerreko habearteko toki atean ehortzi zuten, aita santuak aukeratutako tokian. Bere hilobia bisitatzeko moduan dago harrezkero.[5]

Monumentu eta elementu arkitektoniko nabarmenak ditu basilikak, antzinako garaietatik gordeak, eta berrikuntzak ere bai, hala nola 20. mendekoa den ate santua.[6]

Aldare nagusiaren azpian (Aitortzaren aldarea deitzen zaio) Belengo kripta esaten zaiona dago. aldarea eta eserlekuak ditu eta bertako erlikia nagusia Jesukristok Belenen erabili omen zuen sehaska da[7]. Haren aurrean, Pio IX.a aita santuaren estatua handi bat dago, belauniko otoitzean sehaskako norabidean eta begiak zuzenduta gorantz, absideko mosaikora.[8]

Bertan hilobiraturikoen artean garrantzitsuena Jeronimo Estridongoa da, Biblia grekeratik latinera itzuli zuena. Kripta honetan eman zuen bere aurreneko meza Ignazio Loiolakoak, 1538ko abenduaren 25ean.

Mosaiko multzo bikaina dago basilikan. Arku santukoak eta habeartekoa 5. mendeko arte paleokristauaren adibideak dira [9] [10], eta gero 13. mende amaierako bi multzo daude, absidekoa (Jacopo Torritiren lana) [11], Filippo Rusutiren lana) eta fatxada zaharrekoa (gerora eraikinaren barruan geratu zena).[12]

Bi kapera nabarmentzen dira barruan, Borghese kapera edo kapera paulinoa deritzona, eta Kapera sistinoa (Vatikanokoaren izen bera du). Lehenbizikoan Salus Populi Romani esaten dioten Mariaren irudia gurtzen da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «LateranTreaty.pdf» www.vaticanstate.va.
  2. .
  3. Krautheimer, Richard. (1980). Rome : profile of a city, 312–1308. Princeton, N.J.: Princeton University Press ISBN 978-0-691-00319-1..
  4. Calendarium Romanum: ex decreto Sacrosancti Oecumenici Concilii Vaticani II instauratum. Vatican State: Typis Polyglottis Vaticanis.
  5. (Ingelesez) Giribaldi, Edoardo. (2025-04-24). «Pope’s tomb made of marble from the land of his Italian grandparents - Vatican News» www.vaticannews.va (kontsulta data: 2025-10-05).
  6. (Gaztelaniaz) «Puerta Santa» www.basilicasantamariamaggiore.va (kontsulta data: 2026-05-14).
  7. Tynyshev, Ades. «The Papal Basilica of Santa Maria Maggiore» www.vatican.va (kontsulta data: 2018-04-21).
  8. «Statue of Pope Pius IX in Basilica Santa Maria Maggiore» mstecker.com (kontsulta data: 2026-03-23).
  9. «I mosaici paleocristiani della navata centrale di Santa Maria Maggiore, di Andrea Lonardo - Diario» www.gliscritti.it (kontsulta data: 2026-05-14).
  10. (Italieraz) «Mosaici Paleocristiani» www.basilicasantamariamaggiore.va (kontsulta data: 2026-05-14).
  11. (Italieraz) Nifosì, Giuseppe. (2021-12-20). «La Basilica di Santa Maria Maggiore a Roma e i suoi mosaici» Arte Svelata (kontsulta data: 2026-05-14).
  12. (Ingelesez) Jeffrey, David Lyle. (2016-12-18). «Filippo Rusuti: Ego Sum Lux Mundi» www.artway.eu (kontsulta data: 2026-05-14).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]